XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ERRI-ARAZOAK. IDAZLEAK ETA BIZKAIERA

Barria eder egik esaera zarra gogoratu eragin dausku oraintzu gure aspaldiko adiskide ta idazle jator dan Mikel Zaratek.

Esaera ori burutik kendu ezinik egon nintzan Urillaren 15'garrenean eta urrengo Domekan, Mañu eta Urdulizen, Garitaonaindia'tar Gotzon abade ta idazle izan zanaren gomutaz egindako Meza ta omenaldietan.

Urduliz'en omenaldia laikotua izan zan, bateon-batek laprastada ikaragarria egiñaz, kanpoan egitekoa zan Mezea debekatu, baiña or konpon Eleizako arduradun eta erantzuleak! Aztutzea obe.

Gure artean barria eder egiten iñork alegiñak egin ba'ditu gure Gotzon adiskidea izan zan bat.

Erria ta gaztedia biotz-biotzez maitatuz aurrerakoia zan bere izakeran eta eguneroko eginkizunetan.

Abade lez, besoak zabal-zabal ebazala bardin besarkatzen ebazan goikoak eta bekoak, gorriak-eta zuriak.

Erritar lez maiteago ebazan erriaren alde geien emoten ebenak, zelako taldekoak ziran inoz itandu barik, geienean beti barria eder egin guran...

Baiña Gotzon'ek ez eban iñoiz diktadurarik edo diktadorerik onartu eta diktadurak ez dira beti zarrak, diktadura barriak be eldu jakuz azken urte oneitan.

Diktadura barri au sortu zanean, aurrerakoi zan gure Gotzon'ek bizkarra emon eutson...

Zergaitik?

Ba gauza barri guztiak eder egiterik ez dagolako, ezelan be.

Axular'en denporako euskaren antzera, laister, Abortoa ta eutanasia be barritzat aurkeztuko dauskuez.

Ez dabe zalaparta makala atarako gure artean.

Guk, nik-neuk beintzat, ezin izango dot olakorik eder egin, naizta beste kontzientzia errezpetatuz, zigorrik ez emotearen alde egon!

Len aitatu dogun diktadurea, Gotzon'ek onartu ez eban diktadurea, geroago ta nabarmenago, geroago ta gogorrago ezarri nai dauskue bizkaitarreai, zorioneko batua'ren diktadurea.

Eta emen dago kakorik luzeena.

Euskal idazleok (eta erdi idazleok) ez dogu ogi askorik jan al izan, orain arte beintzat, gure izkuntza lantze eta erabiltzeatik.

Mikel Zarate lako idazle jaio banaka batzuk lortu dabe sari txikerren bat, baiña geienak, batez be aize berriekin ados etorri ez gareanok a bapez idatzi dogu.

Zelan dirua irabazi?

Gure aldizkariak txirotasun gorrienean, noiz ilgo dagozan bitartean... zelan lanak diruz ordaindu?

Eta diruz indartsu ta dizdiratsu agertu jakuzan eguneroko biak diralako batuak erabiltzea erabaki dabe erriko euskera ta batezbe bizkaiera, baserriko tresna alperrikotzat albora jaurti ondoren.

Jokabide ori salatu gendulako kristonak entzun bear izan genduzan guk euskera hobbytzat artuta geunkala ta gure lagunen zapaltzaille izatera eldu giñala esaterañoko.

Bitartean bizkaiera zer?

Baztertute, batuzaleen diktadura pean itota edo obeto esateko eder egin bear litzaken eutanasia bidez erail zorian!

Barregarriena baiña ez da ori, barregarriena edo negargarriena obeto esateko, euskeraren abortoa ta eutanasia egiten dan kliniketako diru emoilleak, accionistak, euskera errikoiaren maitale dirala geienak beintzat.

Agertzen diran eriotz-oar edo eskelak lekuko!

Baiña eder egin bear doguzan gauzen artean, bear bada, masokismoa be egongo da, au da, norbere buruan miñ artuaz atsegintasuna artzea.

Gu, ez! Naiz eta karkatzat salatuak izan, inguruko imperialkeriari aurrea emonaz eta Arana Goiri'ri jarraituz, geroago ta bizkaitarrago, izango gara.

Au be Mikel adiskide barria eder egitea izango da, lorarik emon ez dauan batua landara arrotza, amar urte garrenean zar egin da ta.

GOTZON'ek (Bean Ezquerrekoa) ERRIA TA GAZTEDIA MAITE EBAZAN.

ARENAZA'TAR YOSU'K.